XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ANDEREÑOA - Zer uste zenuen ba? Ikastoletako andereñoak edozer ginela?

GIZONA - Eta oraintxe hasarretu behar zara? Oraintxe, beste begi batzuekin ikusten zaitudanean?

ANDEREÑOA - Beste begi batzuekin ikusten nauzula? Zenbat begi dituzu ba?

GIZONA - Ez zaitez txatxarra izan. Ba dakizu zer esan nahi dudan.

ANDEREÑOA - Bueno, hemen gaude alferrikako berriketan. Zertarako etorri zara gaur? Boligrafoak saltzera?

GIZONA - Ikusten duzu? Zu ikustean, boligrafoak saldu behar ditudala be ahaztu egiten zait.

ANDEREÑOA - Horretarako zentozan?

GIZONA - Horretarako... eta zu ikustera.

ANDEREÑOA - Bueno. Ba ikusi nauzu, ta boligrafoak ez dugu behar.

GIZONA - Ai, neska hau zein gogorra dan! (Neskarengana urreratuz). Baina, gogorra baizen polita! (Eskua bihotz gainean jarririk). Ai!!!

ANDEREÑOA - Tripetako minik daukazu?

GIZONA - Ez, apur bat goratxuago.

ANDEREÑOA - Tunante hori!

GIZONA - Ta, boligrafoak?

ANDEREÑOA - (Hasperen batekin). Zer erremedio! Ekarri dozena bat.

GIZONA - Eta blokerik?

ANDEREÑOA - Kontxo, kontxo ta errekontxo. Ekarri beste dozena bat.

TELOIA.